Sakanako memoria, hezkuntza eta ekonomia kontuak, irratien tartean

Sakanako Beleixe irratiko esatari Alfredo Alvaro batu zaigu gaurko irratien tartera, eta honako kontuak jorratu ditugu harekin. Iberon egiten ari diren indusketa arkeologikoan hiru uhartearren gorpuak topa ditzaketela azaldu digu. Altsasuko eskolako Haur Hezkuntzako umeentzako modulo prefabrikatuetan izandako suteari buelta emateko Nafarroako Gobernuaren laguntza behar dutela. Eguberrietan eskualdean bertan erosketak egiteko dendariek eta instituzioek egindako deialdia ere aipatu digu. Baita gaztetxoen eta euren gurasoen euskararekiko jarreraz egiten ari diren ikerketa ere.

Hurrengo podcasta

TERTULIA: euskal kulturaren ajeak eta kalapitak

og. Abe 17 , 2015