Kantu tradizional eta propioak Olatz Zugastiren ukituarekin

Olatz Zugasti hernaniarrak gaur bertan emanaldia eskainiko du Baionako Herri Antzokian. Urteetan Benito Lertxundiren kontzertuetan aritu ostean, bakarkako kontzertuak eskaintzeko prest da Zugasti. Kantu berriez osaturiko diskoa kaleratu du, eta bertan herriarekiko kezkak eragindako kantak bildu ditu, batzuetan hizkera zuzenarekin, besteetan metaforetan bilduta, horrez gain, bere ukituaz gaurkotu dituen kantu tradizionalen bat edo beste ere txertatu ditu diskoan. Harpa bere ohiko musika tresna lagun badu ere, teklatu, programazio, gitarra elektriko zein akustiko, baju eta bateriaz inguratuko du ahotsa Zugastik zuzeneko emanaldian. Antxeta irratiko esatari Maia Muruagak baliatu du Baionan eskainiko duen kontzertua Zugastirekin hitz egiteko, eta haren erreportajea ekarri dugu gaurko irratien tartera.

Hurrengo podcasta

Erro Ta Berri 2015-12-11

ol. Abe 11 , 2015