Azaroko Mirarikeria: musikak bereiztutako klase sozialak, txirularen erritmora

Azaroko azken ostirala izanik, Oiartzun irratiko esatari Mirari Martiarenaren bisita izan dugu gaurko saioan, eta harekin barneratu gara azaroko Mirarikeria-n. Txirula eta guzti etorri zaigu, gainera. Honatx bere teoria elaboratua: eskola garaiko musika klaseetan bereizten dira klase sozialak.

  • Familia dirudunetako haurrek, solfeo ikasten dutenez, musika tresna konplexuak jo ditzakete
  • Klase ertainekoak direnak txirularekin konformatzen dira
  • Eta klaserik baxuenekoek triangelua edo klabeak jotzen dituzte

Hurrengo podcasta

D-Tox taldeko lagunak izan dira gurekin 3Kortxean

ol. Aza 27 , 2015