TERTULIA: Indarkeria matxista. Salaketa faltsuen usteak atzean gordetzen duena.

Aste honetan, Lakuako gobernuak Emakumeen aurkako indarkeria Euskadin: herritarren pertzepzioa eta iritziak ikerketa publikatu du atzoko emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako egunaren harira. Horren arabera, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako biztanleen %77k uste dute emakumeen aurkako indarkeria ez dela etengo gizon eta emakumeen arteko berdintasuna egon arte. Ia herritar guztien iritziz, %96ren iritziz, “onartezina” da emakumeen aurkako indarkeria. Baina hamarretik lauk pentsatzen dute “salaketa faltsu asko” daudela. Ba horri tiraka hitz egin dugu tertulian, Ikoitz Arrese eta Nora Salbotxekin.

Hurrengo podcasta

Txusma Azkona: "Arrisku beharra umetan kudeatzen ez bada, nerabetan modu okerragoan atera daiteke"

og. Aza 26 , 2015