‘Irudimena dantzan’ lehiaketa, euskal sormena sustatu asmoz

Euskal kultur erakundeak eta Azkue Fundazioak Irudimena sormen lehiaketaren 5. edizioa antolatu dute, 2015eko urriaren 1etik azaroaren 15era bitartean, aurtengo kasuan, dantzaren inguruan. Lehiaketan parte hartu nahi duenak soinu bat hautatu beharko du eta, soinuan oinarrituz hiru aukera ditu parte-hartzaileak: soinu berri bat sortzea, euskarazko testu bat idaztea edo irudi berri bat egitea. Datorren astelehenean amaituko da lehiaketan parte hartzeko epea, baina xehetasunak hona ekarri asmoz, Radiokulturakoek Jakes Larreri egindako elkarrizketa izan dugu entzungai.

Hurrengo podcasta

Naturak haurren eta familiengan duen eragina, Txapa irratiko lagunen bidez

ol. Aza 13 , 2015