Podcast: Play in new window | Download
Buenos Airesen, Abuelas de Plaza de Mayo taldekoek 118. biloba aurkitu berri dutela iragarri dute, elkartearen fundatzaileetako baten biloba, hain zuzen ere. Albiste horretaz eta Argentinako beste hainbat kontuz, Bilbo Hiria eta Halabedi bi irratien arteko Hizpidea magazinean hitz egin du Fakun Aznarez Resumen Latinoamericano aldizkariko kideak, baita Kolonbiako bake prozesuaren inguruko zenbait xehetasun argitu ere. Beraz, Mieltxo Monfortek Aznarezekin izandako solasaldiari egin diogu lekua gaurko irratien tartean.