#bidegorritik Zelan hedatu mezu politikoak sarean?

Transmedia kontzeptuak eta dinamika politiko berritzailea uztartu nahi ditugu.
Horregatik aspaldi honetan sarean ikusten ari garen bideo, proiektu eta bestelakoak ekarri ditugu saiora.
Kataluniako azken hauteskundeetan jendea motorra dela erakutsi ziguten CUPeko lagunek, beraien furgoneta zaharrarekin.

2015ko urriaren 21ean #BASQUEtothefuture hedatu da gure artean. Garai bateko filmeko irudiak imitatuz euskal bideaz gogoeta egin dute Back to the future pelikulako bi pertsonaiek. Bideoaz gain, soinu banda eta komikia ere eskuratu daitezke sarean.

Bideoak, sarea, memeak, etiketak, mikroformatuak eta sare sozialetako jarioa zelan bizi ditugu egun?

Narratiba digital berriak eta betiko istorioak nola uztartu?

Horretaz mintzatu gara Arantza Santesteban eta Galder Gonzalez lagunekin.

Hurrengo podcasta

Elikadura, arte eta teknologia kontuak aipatu dizkigu Mieltxo Monfortek Bizkaiko kronikan

og. Urr 29 , 2015