Eremuz Kanpo 4×01: “Lau”

Published On urria 16, 2015 | By Eremuz kanpo Irratia | Eremuz kanpo

eremuz_lau

Hirugarren denboraldia amaitu behar, laugarrenari ekiteko. Ilun amaitu genuen, nordic noire giroan, Iratxe Fresnedarekin batera, zerbait berezia egiteko asmoz. Denboraldi amaierak bereziak izaten baitira; ezarian aldatutakoek egindakoek eta desegindakoek eztanda egiten baitute sarri, eta, nola ez, ezustekoak gertatzen dira. Denboraldi berriarekin pertsonaia berriak ageri dira, garrantzia hartuz joango direnak, eta tratamenduak aldatu ohi dira. Amaieretan, ordea, maiz garrantzitsu direnak desagertu ohi dira, supituki, utzirik jarraituko dutenak noraezean errari.

Hala gertatu zaigu geuri ere, ezinbesteko pertsonaia bat desagertu da istoriotik, eta nahiko lan izango dute gidoilariek istorioaren interesa mantentzen aurrerantzeko ataletan. Eremuz Kanpo saioaren eremuz kanpokoa isilagoa da orain. Agur, Apolo; biba Apolo! Egindakoaren damurik ez!

Musika lehen planoan.

Egin ditugu hiru, dagigun laugarrena.

Like this Article? Share it!

Comments are closed.