Bilaka egitasmoaren ingurukoak, Xabi Etxeberrik Radiokulturan

Ostegunetan sormen kontuei begira jartzen gara, eta gaur ere halaxe egin dugu. Gaurkoan, Radio kulturako lagunek Xabi Etxeberri biolinjoleari eginiko elkarrizketa dakargu. Bilaka koreografia zentroko kolektiboaren parte da Etxeberri, eta dantza talde askoren artean sortutako dinamikan hartzen du parte. Euskal dantzetan formazioa eskaintzen dute Bilakan, eta sorkuntzarako baliabide bat izatea ere badute xede. Asteburu honetako Herri Uzta jaialdian hiru ikuskizun aurkeztuko dituzte, eta horiei buruz ere aritu dira Radiokulturakoekin.

Hurrengo podcasta

Gernikako bonbardaketaren oroitzapenak.

og. Urr 8 , 2015