Julen Zulaika: “Iruñean batutako oihu hori eramango dugu Madrilgo epaiketara”

Urriaren 19an, euskal herritarren aurkako beste epaiketa bat hasiko da Espainian. Aritz Ganboa, Walter Wendelin, Gabi Basañez, Unai Vazquez eta David Soto militante internazionalistak jarriko dituzte akusatuen aulkian, eta Askapena, Askapeña eta Elkar Truke elkarteak legez kanpo uzteko eskaria eginen dute. Horren aurrean, hainbat herritarrek Espainia epaitzea erabaki dute, estatu inperialista delakoan, eta zenbait lekutan egin dituzte herri epaiketak jada. Datorren astelehenean, urriaren 12an, azken epaia publiko egingo dute Iruñean. Baina dinamikaren eta datorren asteleheneko ekintzen berri gehiago jakiteko, Askapenako Julen Zulaikarekin hitz egin dugu.

Hurrengo podcasta

Bilaka egitasmoaren ingurukoak, Xabi Etxeberrik Radiokulturan

og. Urr 8 , 2015