Mariaje Imaz: “Ohiturak ez dira egun batetik bestera aldatzen, eta kilometroetako balioen eguneroko lanketarekin segituko dugu”

Mariaje Imaz

Eguna eta lekua jarrita daude; urriak 4, Usurbilen. Helburu ekonomikoa, zehaztuta; dagoeneko egina dagoen eraikin berriaren karga ekonomikoa arintzea. Baina Kilometroak egun bateko festatik eta behar ekonomiko batetik haragoko gertaera da, herri osoa pizten eta mugiarazten duena. Usurbilen kasuan, bost hankako mahaia da marraztu duten proiektua, bost zutoinen gainean aritu baitira urte osoan gogoetan eta lanean: hezkuntza, jasangarritasuna, parekidetasuna, inklusibitatea eta auzolana. Horien zergatiaz, igande honetako festan izango duten presentziaz eta abarrez hitz egiteko, Mariaje Imaz Udarregiko zuzendaria gonbidatu dugu Zebrabidera.

Hurrengo podcasta

'Ingurua marrazten duten puntuak' erakusketaz hitz egin digu Ana Revuela arte kolaboratzaileak

og. Urr 1 , 2015