Telesailez, telebistako saioez eta irratietako kontuez hitz egin digu Urtzi Urkizuk

Asteazkenero bezalaxe, komunikazio kontuei buruz aritzeko tartea zabaldu dugu Zebrabidean, eta Berriako kazetari Urtzi Urkizu batu zaigu gaurkoan. ETBko lehen katean gaur estreinatuko den Aitaren etxea telesailaz, nahiz CSI Las Vegas telesailaren amaieraz aritu da, batetik. Bestetik, ETBko bi kateetan kurtso berria hasita itzuliko diren saioak aipatu ditu. Telebista kontuekin jarraituta, LTD lizentzien banaketaz ere aritu da. Amaitzeko, Nafarroako Gobernuak behingoz lizentzia eman diola ospatzeko Iruñeko Euskalerria irratiak egingo duen festaz hitz egin digu.

Hurrengo podcasta

Bizkaiko kontuen kronika ekarri digu Bilbo Hiria irratiko Mieltxo Monfortek

og. Urr 1 , 2015