Presen Zubillaga: “Gurea ez da alderdien batura, behetik eratutako zerrenda bat nahi genuen”

Uztailaren 22an, unibertsitate eta herri mugimenduetako 26 lagunek euskal ezker soziala Espainiako hauteskunde orokorretarako hautagaitza bakar batean biltzeko proposatzea. Zenbait alderdiri euren proposamena aurkeztu ondoren, ikusi dute horretarako aukerarik ez dagoela. Araba, Bizkai eta Gipuzkoari dagokionez, agiriaren sustatzaileek esan dute EH Bilduk aintzat hartu duela proposamena; Podemos-Ahal Dugu-k, berriz, baztertu egin du Espainiako hauteskundeetarako “daukan indarra ezagutu nahi duelako”, baina ez du erabat baztertu hauteskunde autonomikoetarako; eta Ezker Anitzak “urruntasun handiagoa” erakutsi du. Nafarroan ere aurkeztu zuten proposamena, eta Batzarrek eta Geroa Baik ezezkoa eman zioten horri; eta abuztuaren 19an beste zenbait eragilek antzeko proposamen bat egiten zutela ikusita, protagonismoa bigarren plataforma horren esku uztea erabaki zuten. Horretaz hitz egiteko, Presen Zubillaga batu zaigu Zebrabidera.

Hurrengo podcasta

Emakumeen Mundu Martxak Urola-Kostan egingo duen geldialdia, Arraio irratitik

az. Ira 30 , 2015