TERTULIA: euskaldun ez al gintuzke euskarak soilik egin behar?

“Euskarak ez gaitu euskaldun egiten, baginak emakume egiten ez gaituen bezala. Subalternitateak egiten gaitu euskaldun, batetik, eta emakume, bestetik”. Horrela hasten zen joan den ekainaren 10ean Jule Goikoetxeak Berriarako idatzi zuen Euskaldun egiten gaituena artikulua. Horrez gain, gabezia ere ikusten du: ez omen dugulako gure populazioa izendatzeko kontzepturik. Gaia delikatua, konplikatua, edo eztabaidarako baliatua, behintzat, bada. Eta korapiloak askatzerik ez dugu lortu, akaso, baina mahai gainean beste iritzi batzuk jarri ditugu gaurko tertulian, Lander Arbelaitz eta Aitor Kaltzakortarekin.

Hurrengo podcasta

Josu Larrinaga: "Energiaren arloan trantsizioa egiteko, gizarte ereduan eta eredu ekonomikoan ere trantsizioa behar da"

ar. Eka 23 , 2015