TERTULIA: “Homosexuala eta arrazista izan zaitezke?”

Javier Maroto Gasteizko alkatea gizon batekin ezkonduko dela irakurri eta horra inuzenteki burura etorritako lehen pentsamendua: daukan joera sexualagatik diskriminazioa, jazarpena eta eskubide murrizketa jasaten duen kolektiboko kideak, nola diskriminatu, jazarri eta eskubidez murriztu dezake estigmatizatuta dagoen beste kolektibo bat? Galdera hori, Mikel Garciari etorri zitzaion burura, eta Argian idatzi zuen, guk ez dugu erantzunik, baina gaurko tertulian hipotesiak behintzat planteatzen saiatu gara Lander Arbelaitz eta Aitor Kaltzakortarekin.

Hurrengo podcasta

Josu Larrinaga: "Zaborrak erretzea iraganeko kontua da, oso kutsakorra; logikoa azken urteotan Gipuzkoan egindako gaikako bilketa edo berziklatzea da"

ar. Eka 9 , 2015