Lehen mailarako igoera partida batera du Oiartzungo nesken futbol taldeak

Irratien tartea zabaldu eta Oiartzun aldera begira jarri gara gaur, kirol kontuei heltzeko. Oiartzun Kirol Elkarteko neskek atzo jokatu baitzuten lehen mailara igotzeko azken kanporaketako joaneko partidua. 2 eta 1 irabazi zuten Vigoko El Olivo taldearen aurka, eta datorren astean Vigon jokatuko dute erabakiorra izango den itzulerako partida. Atzokoaren berri izateko, Oiartzun irratiko esatari Mirari Martiarenak eta Joxe Miel Lopezek futbol zelaian bildutakoei egin diegu lekua.

Hurrengo podcasta

Asteleheneko "Pilula"

al. Eka 8 , 2015