“Espainiako Gobernuak ez du honekin bukatzeko gogorik, desobedientziaz guk lortuko dugu”

Bost urte igaro dira Euskal Herri osoko 28 gazte atxilotu, inkomunikati, torturatu eta espetxeratu zituztenetik. Segi gazte antolakundeko kide izatea zen leporatzen zieten delitua, eta, iaz, Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitu zituzten. Joan den asteazkenean, gazteetariko zazpi sei urteko espetxera zigortu zituzten, baita horietako lau atxilotu ere. Gainerako hiruak ez zituzten topatu eta horiekiko elkartasunez iganderako Gasteizen antolatutako martxa laranjaz hitz egin dugu Igorrekin.

Hurrengo podcasta

IkerGazte kongresuko berri ekarri digu Xabier Landabideak

az. Mai 13 , 2015