Itsaso bete gorpu

Argudiorik ez daukanak, zarata egiten du. Zaunka ere bai, batzuetan. Bere buruaz lotsatzen denak, halaber, besteak barregarri uzteko eginahalak egiten ditu beti. Jendea kontrolpean eduki nahi duenak, pertsona beldurtuak sortzen ditu, berak babestuko dituela zin egiteko gero. Behin goian dagoela, bizitza poker partida bat bihurtzen da. Galtzaileak behar ditu etengabe, bera irabazle ateratzeko. Gorpu bete itsaso ere ez du nahikoa, bere buruaz beste egiteko.

Hurrengo podcasta

Txibierroak uluka #35 Txokolatea, ezetzak eta interdependentziak

ig. Api 26 , 2015

Podcast gehiago