MBIM-DURANGOko 49. BAZOOKAdan!

Aurten gauzak ondo egitea erabaki dugu eta gure “Matxuraenea” stand ibiltari dotorea ekarri dugu Durangoko Bazookara! Euskal sortzaile interesgabekoenekin elkarrizketa negargarrienak entzuteko aukera paregabea eskeintzen dizuegu gaurkoan. Denetarik izango dugu:

Musika ertzekoena POSE Taldea , Tuper Odolkiya eta Mursielago kolektiboaren esku eta oinetatik zuen belarrietaraino! Gainera Alazne Kagarri idazle harrigarriaren liburu ikaragarriarekin harri ta zur geratuko gara! “Liburu bat nola idatzi” liburua dakarkigu!

Gora euskal Borderline Subkultura eta biba zuek!

Hurrengo podcasta

Agenda kontuak eta nobedade ugari aste honetako 3Kortxean

ol. Abe 5 , 2014