Xorroxin irratiko Fernando Anbustegi, Baztan ikastolaz, uholdeez eta beste

Gaur, Xorroxin irratiko kideak batu zaizkigu Zebrabidera euren zonaldeko berri emateko. Fernando Anbustegi esatariak honako kontuak ekarri dizkigu, besteak beste: Baztan ikastolak aste honetan egingo duela datorren urteko Nafarroa Oinez jaiaren aurkezpena; uholdeek eragindako kalteei buelta emateko diru laguntza ezagatik kexu direla herritarrak; asteburuan Kirikoketa besta ospatu dela; edo datozen aste eta hilabeteetarako hainbat kontu badituztela.

Hurrengo podcasta

Azaroaren 9ko Kataluniako galdeketaz tertulia, Aitor Abaroa eta Ander Perezekin

ar. Aza 4 , 2014