Joan den asteko ‘Bilgune Kontari’-ren errepasoa Saioa Iraolarekin

Astelehenero bezala, Euskal Herriko Bilgune Feministak kaleratzen duen Bilgune Kontari-n jorratutako gai nabarmenak errepasatu ditugu gaurko saioan. Horretaz, Bilgune Feministako kide Saioa Iraola arduratu da, eta honako gaiak jorratu ditu: Narin borrokalari kurduak Kobanetik amari bidalitako gutuna; Emakume Abertzaleen VI. Topaketa Feministak; Tabakalerako Pantaila Irekia egitasmoaren estreinua Arrakala dokumentalarekin; eta Lea Artibai eskualdeko hainbat eragile eta herritarrek Ginekologi zerbitzu integral baten alde egindako Sarearen oihua dokumentala.

Hurrengo podcasta

La Maison 13 etxe okupatuko kideari elkarrizketa

al. Aza 3 , 2014