Ez nabigatzaileak

Published On ekaina 15, 2014 | By Celosamente Gordea | Celosamente Gordea

Betikoa da zalantza. Sekulako lurraldeetatik dator. Idazten hasten zarenean, kameraren zoom-a non jarri behar duzun: eskuz ukitu ditzakezun gauzetan, ala pentsamenduak helburu zehatzik gabe erakusten dizkizun bide koloretsuetan.

Arsenio Iglesias Galiziako Fene herrian jaioa da. Ático poema liburua argitaratu zuen iaz. Iñigo Astizek itzuli ditu bertako zenbait poema, egilearen beraren laguntzaz. Celosamente gorderatu egin ditugu guk.

Ukitu ditzakeen gauzez idazten du galiziarrak. Gertatu zaizkionez, bere amaz, jaso duen mezu bati buruz. Baina azpitik, lur azpiko erreka baten gisan, halako pena bat dator. Horretan pentsatu gabe ere, nahi gabe ere, busti egiten zaituen pena horietako bat.

Eta, halakoak irakurrita, ahaztu egiten zaizu kezka. Zeri buruz idatzi. Zalantza. Ez dago zalatzarik.

Like this Article? Share it!

Comments are closed.