Zinema uneak .::. 2014.06.06

Ongi etorri Zinema uneak saiora!

Astero bezala, gure saioan azken estreinaldiak, albisteak berrienak, telesail baten barrenak eta, nola ez, soinu banda zoragarri baten abestiak izango ditugu. Estreinaldien artean zer? Aste honetan, Marvel unibertsoko mutanteen bosgarren filma  jatorrizko trilogiaren kideekin eta Lehenengo Belaunaldikoekin, X-Men: Iraganeko etorkizunaren egunak; espainiar estatutik heltzen den komedia lelo bat, Pancho, txakur diruduna; eta, Argentinatik heltzen zaigun komedia ero bat, Binilo egunak. Telesailen unean, zientzia fikzioa ere nagusi geek eta frikien mundua protagonista duen The Big Bang Theory telesailarekin. Eta aurkezpenean azkena, baina saioan lehenengo atala izanen den albisteen txokoan; Star Wars, Marvel, Oliver Stone, Jesse Owens edota Sons of Anarchy protagonistak… , besteak beste.

Espero dugu zuen gustukoa izatea… Zinema eta telesailen magiaz gozatzen jarraitu ezazue!

Zinema uneak 29 .::. 2014.06.06

Hurrengo podcasta

ARTAYORRAN: Pirritx, Porrotx, Marimotots, Trebiñun..

og. Eka 5 , 2014