Adesalambrar-2014/06/03

Published On ekaina 3, 2014 | By adesalambrar | A Desalambrar

Oraindela egun batzuk Marcos komandante ordeak Chiapaseko bere postua utziko zuela adierazi zuen. Berria garrantzitsua izan zenez, eta gure irratsaioan oraindik aipatu gabe genuenez, bere hitzak ekarri ditugu gurera. Ondoren, Martxelo Diez Garako kazetariak Palestinara hurbildu gaitu. Hamas eta Fatahk egindako akordioaren inguruan aritu zaigu, Palestinako presoak egiten ari diren gose grebak izan ditu ondoren mintzagai eta ospitalera eraman dituzten 70en inguruan.

Like this Article? Share it!

Comments are closed.