Muffin Beltzak 2014-04-23: Suitza

IMG-20140219-WA0008(1)Suitza? Erlojuak, txokolatea, trenak… eta Espainiatik joandako ehun mila milioi euro!

“Suitzologo” deitu genezakeen Javi Puldainen eskutik girotu dugu saioa. Bestetik, Alazne Fernandezek -bertatik heldu berria den Erasoarra- bere ibileraren lekukotza eman digu. Bukatzeko, Henrike Galarza NUPeko ekonomilariarekin bertako mundu finantzarioaren zertzelada batzuk ezagutu ditugu.

Ximus ere puntual-puntual heldu zaigu, gaurkoan gainera liburua eskuan. Esnearekin edo gabe, gozatu Muffin Beltzak!

 

Hurrengo podcasta

Apirilak 23 Berbenir!

og. Api 24 , 2014