Zinema uneak .::. 2014.04.11

Ongi etorri Zinema uneak saiora!

Astero bezala, gure saioan azken estreinaldiak, albisteak berrienak, telesail baten barrenak eta, nola ez, soinu banda zoragarri baten abestiak izango ditugu. Estreinaldien artean zer? Aste honetan, Keanu Revees aktorearen debuta zuzendari lanetan, borroka-arteak protagonistak dituen Tai Chi-aren boterea filman; bestetik, Pierce Brosnan, Toni Collette eta Aaron Paul aktore nagusi giza dituen komedia dramatikoa, Hobe beste egun batean; eta, Frantziatik heltzen zaigun Albert Dupontel-en komedia ero bat, 9 hilabeteko zigorra. Telesailen unean, Estatu Batuetako indepentzia borrokan eta errepublikaren lehenengo urteetan barrena murgilduko gaituen miniserie bikain, eta gurean ezezagun, bat: John Adams. Eta aurkezpenean azkena, baina saioan lehenengo atala izanen den albisteen txokoan; Gremlin-ak, Goonies-ak, Karate Kid, Galactica edota Tronuaren Jokoak protagonista, besteak beste.

Espero dugu zuen gustukoa izatea… Zinema eta telesailen magiaz gozatzen jarraitu ezazue!

Zinema uneak 24 .::. 2014.04.11

Hurrengo podcasta

KINGSTON HIRIA: Charlie Mingus

og. Api 10 , 2014