Zinema uneak .::. 2014.03.28

Ongi etorri Zinema uneak saiora!

Astero bezala, gure saioan azken estreinaldiak, azken albisteak, telesail baten barrenak eta, nola ez, soinu banda zoragarri baten abestiak. Estreinaldien artean zer? Aste honetan, Marvel unibertsoaren azken lana, Amerika Kapitainaren bigarren atala Amerika kapitaina: Neguko soldadua; Jake Gyllenhaal aktorearen azken lana, Enemy thrillerra; eta komedia dibertigarri bat, Kamikaze. Telesailen unean, astelehen honetan bere azken kapituluak estreinatuko dituen telesail dibertigarri bat, eta seguruenik gehienok ezagutzen duzutena: How I Meet your Mother – Zuen ama nola ezagutu nuen. Eta aurkezpenean azkena, baina saioan lehenengo atala izanen den albisteen txokoan; ia astero protagonista dugun Marvel etxeaz gain, Indiana Jones, Prometheus, Christian Bale edota Vikings telesaila besteak beste…

Espero dugu zuen gustukoa izatea… Zinema eta telesailen magiaz gozatzen jarraitu ezazue!

Zinema uneak 22 .::. 2014.03.28

Hurrengo podcasta

ARTAYORRAN: 184 Lan berriak, talde berriak!

og. Mar 27 , 2014