Zinema uneak .::. 2014.03.14

Ongi etorri Zinema uneak saiora!

Astero bezala, gure saioan azken estreinaldiak, azken albisteak, telesail baten barrenak eta, nola ez,soinu banda zoragarri baten abestiak. Estreinaldien artean zer? Aste honetan, Oscar sarietan irabazle atera zen pelikula hunkigarri bat, Dallas Buyers Club; Euskal Herria protagonista duen komedia ero bat Zortzi abizen euskaldun, Borja Cobeaga gidoilariaren azken lana; eta ipuin klasiko baten bermoldaketa, Ederra eta Piztia. Gure aste honetako telesaila, beste istorio klasiko baten moldaketa, kasu honetan, telebistarako noski. Artuto erregearen gaztaroa Merlin-en; eta azken berrien atalean Lau Izugarrien moldaketa berriaren inguruko azken albisteak, Steven Spielberg-en azken proiektua, edota The Big Bang Theory eta Greyren Anatomia telesailak protagonista. Eta beti bezala, soinu banda zoragarri bat, noski…

Espero dugu zuen gustukoa izatea… Zinema eta telesailen magiaz gozatzen jarraitu ezazue!

Zinema uneak 20 .::. 2014.03.14

Hurrengo podcasta

Artayorran #182 : Anjel Unzu&Txuma Murugarren

ol. Mar 14 , 2014