Arriaga, Abetxuko eta nobedadeak

Gaurkoan Zaharrak Berri irratsaioan Jaione Agirre eta Xabi, gure ohiko kolaboratzaileak, izan ditugu. Jaionek hilero leku ez hain ezagunak bisitatzeko propsamenak ekartzen digu, eta gaurkoan, Gasteiz bertako bi herrixken historiaren zertzelada batzuk izango ditu hizpide, Arriaga eta Abetxuko, hain zuzen ere. Bestalde, Xabik gaurko lau liburuen aipamenak ekarri ditu saiora, lau nobedade: Lehenengoa, Ralf Reinders eta Ronald Fritzsch-en ekainak 2ko mugimenduaren inguruko liburua, Virus-ek argitaratu berri duena. Bigarrena, O’ Connor iraultzaile irlandarren inguruko liburua eta hirugarrena, Martin Luther King-en irudia gogoratuko diguna; azkenik, tokian tokiko historia, Lizarra zehazki, landuko duen El nacimiento de Estella y sus Castillos, Altafallya kultur elkarteak argitaratua.

Hurrengo podcasta

Txapako kontzertuak: Niña coyote eta Chico tornado

lr. Mar 15 , 2014