AISZIRIMOLA: Nola landu adimen emozionala?

Published On martxoa 4, 2014 | By aiszirimola | Aiszirimola

10pataletaEmozioen bidez sexismoari aurre egiteko liburuxka hartu genuen  behin, eta oraingoan, zehazki, adimen emozionala zer den eta hezitzaileok nola landu dezakegun azaltzen digun atala izango dugu aztergai irratsaioan.

Baina ez hori bakarrik: “Erdaraz egiozu” artikuluak hausnartzera gonbidatzen gaitu, eta guraso.com-eko azken posta ere ekarri dugu irratsaiora, haurrek euren buruan konfiantza izateak duen garrantzia nabarmentzen duelarik.

Bestetik, Rosa Jove Ttiklik elkargunearen bidez hizlari egon zeneko momentu batzuk ere bildu ditugu haur jaioberrien loaldiak mintzagai direlarik. Galtzagorri elkartearen otsaileko buletinean ipuin gomendioak egin dituzte. Horiek eta gehiago dituzu entzungai… egizu klik!

 

Like this Article? Share it!

Comments are closed.