AISZIRIMOLA: Euskal Udalekuak ezagutzeko hamaika arrazoi

Published On otsaila 11, 2014 | By aiszirimola | Aiszirimola

hqdefault

Euskal Udalekuak 1965ean jaio ziren euskara eta euskal kultura bultzatzeko asmoz. Bide batez, euskaldunen arteko harremanak sustatzeko aukera paregabea eskaintzen zuten Euskal Herriko haur, gazte eta hezitzaileentzat. Bolondreski eta auzolanean eraikitako herri proiektua dugu eta honen inguruan arituko gara irratsaio honetan. Hik hasiko erreportaia etaTopatu.infoko bideo elkarrizketan oinarrituko gara horretarako.

Albisteen atalean kolorekolore.com ataria aurkeztuko dugu, aniztasuna lantzeko “Hodei baten gainean” disko-liburuaren berri eman, herri hezitzaileak sustatzeko sarearen sorrera kontatu, eta  azkenik, guraso zein hezitzaileentzako musikoterapia tailerraren inguruko informazioa bildu dugu.
Bukatzeko, “Euskara da Euskal Herri” cup song-arekin datorren astera arte agurtuko gara.

Like this Article? Share it!

Comments are closed.