Album bat, konfesio bat #45 Jimi Hendrix – Electric Ladyland (1968) Pt.2

Published On urtarrila 23, 2014 | By Album bat, konfesio bat | Album bat konfesio bat

Jimi Hendrix Seattleen (AEB) jaio zen 1942an. Hirurogeigarren hamarkadaren hasiera eta erdialdean The Isley Brothers eta Little Richard moduko artista garrantzitsuen musikari izan zen baina ez zioten gitarrajole nagusia izaten uzten, beraz, maletak egin eta suerte bila abiatu zen. New Yorken The Animals talde ingeleseko Chas Chandler baxulariak jotzen ikusi zuen, eta Animalsen formazioa haustear egonik, Chandlerrek, manager izateko hastear zegoenez, Jimi Ingalaterrara joateko konbenzitu zuen bakarlari moduan grabatzeko. Mitch Mitchell bateriarako eta Noel Redding baxurako fitxatu eta The Jimi Hendrix Experience moduan jotzen hasi orduko lehenengo arrakastak heldu ziren. Kondairari hasiera emanez.

Diskoak jende gutxi utzi zuen ezer esan gabe

Like this Article? Share it!

Comments are closed.