Lagunak

Pertsonok zenbateraino garen pertsona gogorarazten diogu geure buruari, behin eta berriz. Modu inkontzientean, inguru guztia humanizatzea da betiko bulkada, denboraren gaindi doana.

Leku berri bat, inoiz hartu gabeko usainak. Lekua bera, bakarrik ezagutuz gero, da era batekoa. Lagunduta ezagutuz gero, aldatu egingo da guztiz. Usainak berbera izaten jarraituko du, ikusten dugunak ere bai. Baina aldatu egingo da guztiz. Lagunak, eta lagunarekin duzun harremanak, egingo dizu lekuaren profila. Memoria ze da ba, fabrika zahar bat ez bada. Inpresioak eraikitzen ditu, gu geu baino antzinagokoak diren mekanismoekin.

Lagunen bidez ezagutzen dugu mundua, zabaltzen dizkigute begiak. Giza-usainarekin interpretatzen dugu mundua. Beraz, hobe maite dugun norbait ondoan edukitzea, inguruak oparitzen dizkigun bideak ikasteko.

Hurrengo podcasta

Erro Ta Berri 2013-10-11

ol. Urr 11 , 2013