Nortasun mailegatuak

Goizetan, esnatuaz bat, benetan nor naizen galdetzen diot nire buruari. Ariketa autoerreflexiboa da, segundu batzutako iraupena duena. Ohean nago, besoak eta hankak sentitzen ditut, ni neu naiz, nor naizen gogoratzen dudan hori bera naiz.

Gene Kellyk gauza bera egiten du, modu komikoagoan, “Amerikar bat Parisen” filmaren hasieran. Esnatzen da, jaiki, eta keinu automatikoz antzaldatzen du apartamentu txikiaren itxura: ostikada batez mahaia zabaldu, esku-kolpe batez sukaldea, soka bati tira egin eta ohea jaso. Bere buruari egindako erretratu bati begiratzen dio bukaeran: ispiluari begiratzea bezala da, baina erretratua nork egin duen oroituz, beti ere. Gauza bera egiten dugu denok.

Bi eratara sortzen dugu gure nortasuna, nortasuna sortu eta eraiki egiten baita, beti: mailegatuta hartzen ditugun izaera-multzo batekin, eta geure buruari maileguan hartzen dizkiogun izaera zenbaitekin. Gure-gureak direla uste dugun izaera kopuru mugatu batekin.

Hurrengo podcasta

158.- Zuria Beltzez 14-04-13 (musika, gure erlijioa)

ig. Api 14 , 2013

Podcast gehiago