Adesalambrar-13/03/26

Askapenak eta Euskal Herriaren lagunak (EHL) taldeek martxoaren 2tik 10era Euskal Herriarekin VII. elkartasun astea antolatu zuten Latino Amerika eta Europako herri ezberdinetan. Hainbat ekimen antolatu ziren, eta ekimen horietako protagonistak, Euskal Herriko eragile ezberdinak izan ziren, hala nola, Elkartzen, Ahaztuak, Bilgune feminista, Euskal Herrian euskaraz, Ikasle Abertzaleak, Ernai, presoen bitartekariak eta Askapena. Gure irratsaioan, elkartasun aste horretan parte hartu zuten hiru eragileetako kideak izan ditugu, Elkartzeneko Guillermo, Ikasle Abertzaleetako Xabi eta Askapenako kidea den Guillermo, eta aste horren berri eman digute.

Ondoren, Colombiako hiru errefuxiatu izan ditugu gure estudioetan. Hauek beraien herrialdean urratzen ari diren eskubideen inguruan aritu zaizkigu eta, bereziki, gartzeletako egoeraren berri eman digute. Deiler Santiago, Bogotako gartzelan preso politiko moduan dagoen ELNko kidearekin ere zuzenean hitz egiteko aukera izan dugu, eta berak duen egoeraren berri eman digu.

Hurrengo podcasta

90seg #56

az. Mar 27 , 2013