ADESLAMBRAR 2012ko Ekainaren 12a

Gaurko irratsaio internazionalista asteak utzi digunaren errepaso laburrarekin hasi dugu. Ondoren Argia aldizkariko bi testu irakurri ditugu. Lehen testua Pello Zubiriaren “Txernobylen ikasiak Fukushimarako gogoratuz Genevan” izan da. Bi hondamendi nuklear hautan ikasiak partekatzeko hainbat adituren iritzia azaltzen da, zalantzan jartzen dutenak energia nuklearraren segurtasuna.

Bigarren testuak Democracia Real Ya (Benetako demokrazia orain) mugimenduak Espainiar estatuak jaso berri duen erreskatearen inguruko hausnarketa islatzen du eta hartu daitezkeen beste neurri batzuk proposatzen ditu, herritarren ongizatea bermatuko luketenak.

Azkenik, Kanito Boltxeko kiderak Frantziar estatuko hauteskundeen inguruko hausnarketa egin digu, Euskal Herritik abiatu eta ikuspegi orokorragoa emanez.

Hurrengo podcasta

18.- Zuriabeltzez 09-04-26 (errepikapena)

az. Eka 13 , 2012