TXAPA IRRATIKO KONTZERTUAK:EKAINAK 17 IGANDEA NAPOKA BAND

Ekainak 17 Igandea atsaldeko 19:00etan Bergarako gaztetxian Napoka band taldearen bisita izango dou.

Eibar eta Elgoibarko Napoka Iria bikoteak esperimentatzen segitzeko beharra du; eta biko formatua familia handi bihurtu du. Horretarako, hiru lagun eta musikari on hartu ditu babesean. Willis Drummond taldeko Rafa eta Felix, eta Andrakan bandako Andoni. Bestelakoa izango da, batez ere,
“Lehertarazi Edifizioak” diskoan jasotako kantu biluziak era
elektrikoan ezagutzeko aukera izango dugulako.

Kontzertua zuzenean entzuteko aukera izango da Txapa irratiaren bidez. FM-an entzuteko, 97.25 sintonizatu beharko da Bergara inguruan, eta internet bidez, http://www.txapairratia.org/ webgunearen bidez.

Hurrengo podcasta

TXAPA IRRATIKO KONTZERTUAK:EKAINAK 23 LARUNBATA:NC.C +LOBO ELECTRICO + SAFETY PINS + SCREAMIN' TARGETS

ar. Eka 5 , 2012