Adesalambrar120515-NAKBA eguna

Gaur, maiatzak 15, Nakba eguna edo Palestinarren hondamendi eguna da. Hori dela eta, gaurko saioan Palestina herria izan dugu protagonista. Hasteko, Palestinan gertatu berri diren kontuk ekarri ditugu. Ondoren,  Mousa Abu Mariak Euskal Herrian, eta kasu honetan, Hala Bedin egindako bisita aprobetsatuz egindako elkarrizketa izan dugu. Bera Beit Ommar herrikoa da eta bereziki herritarren erresistentzia komiteetan lan egiten du eta Palestine Solidarity projecteko kidea da. Azkenik, Palestina alde batera utzita, Askapenak antolatutako 1. mintegi saioen berri eman digu Naiarak. Maiatzaren 19an eta 26an Altsasuko Iordia kultur gunean egingo dira.

Hurrengo podcasta

StandBAI! 30. saioa STAX RECORDS

az. Mai 16 , 2012