StandBAI! 28. saioa

Saioaren hasiera Radiohead taldeari eskainiko diogu, “Ok Computer” (EMI, 1997) lanari hain zuzen ere. Lan honen eraginaren adibide bat Easy Star All-Stars New Yorkeko reggae kolektiboak egin zuena da. “OK Computer” kantuz kantu bertsioneatuz “Radiodread” lana kaleratu zuten 2009an, kantu guztiei reggae kutsua emanez. Honen ostean reggearekin jarraituko dugu, Gasteizko Gobeo Bay taldeak atera berri duen “Alfa y Omega” lanarekin. Eta saio bukatzeko Euskal Herriko talde klasiko bat: Balerdi Balerdi. 1991n kaleratutako hamar hazbeteko biniloa entzungo dugu.

Hurrengo podcasta

Nina Simone Swing Doinuko Gauak saioan

og. Mai 3 , 2012