Adesalambrar-2012/03/13

Published On 13 martxoa, 2012 | By adesalambrar | A Desalambrar

Gaurko Adesalambrar irratsaioan, askotan egin ohi dugun bezala herrialde ezberdinetatik egin dugu bidaia, eta leku horietatik berriak ekarri ditugu gurera. Israel eta ekintzaile palestinarren su-etenetik hasi, eta Afganistan aldetik etorri zaizkigun heriotz soinuetara, Bereberreak Marokon izaten ari diren liskarrak, eta El Salvadorreko hauteskundeak aipatu ditugu eta azkenik, Kataluniatik 2014an independentzia erreferenduma egiten saiatuko direla.

Ondoren Argiatik hartutako eta Hartzea Lopezek idatzitako testua irakurri dugu.  El Salvador-eko FMLN erakundean hurbildu zen Morena Herrera feminismora eta ordundik izan dituen kontuen inguruan jakiteko aukera izan dugu. Horren ondoren, Boltxeko kidea den Kanitok Afganistanen aspalditik hasita dagoen erasoaren berri ekarri digu eta Afganistandarrek gerra hau irabazi duela azpimarratu digu, nahiz eta oraindik ere oso egoera txarrean aurkitu.

Like this Article? Share it!

Comments are closed.